• Gogoa Mobility Robots

HAZITEK 2022 Proiektuak


Gogoa Mobility Robots Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du, berrikuntza eta garapen arloan hainbat Hazitek programaren bitartez, honako proiektu hauetan parte hartuz:


EXOSASUN


Gogoak EXOSASUN Hazitek proiektuan parte hartu du, beste 7 empresekin batera eta Igualatorio Médico-Quirúrgicoa (IMQ) buru izanik. Proiektuaren helburua exoeskeletoen eta sistema errobotikoen “smartizazioa” ziurtatzea izan da, hala gailu hauen malgutasuna, modularitatea eta inteligentzia bermatuz eta hainbat lanpostu espezifiko ezberdinetan inplementatzeko helburuarekin. Eusko Jaurlaritzaren eta Fondo Europeo de Desarrollo Regional-en konfinantziazioa jaso da Hazitek program parte hartzeko EXOSASUN proiektuaren bidez.


ADIMALGU


ADIMALGU proiektuaren helburu nagusia EUSKADIko enpresen lehiakortasuna areagotzea da, haien osagaien eta produktuen balio erantsia handituz eta haien produktuetan funtzioak sartuz. Osagaiak funtzionalizatzeko teknologi gaitzaileen artean, osagai adimentsuak lortzeko lehen urrats gisa, elektronika txertatua eta elektronika malgua daude garatzen ari diren teknologia berritzaile gisa.

Erabilera itxaropentsuenetako bat gizaki-makina interfazeak eta kontrol-elementuak edo eragingailuak lortzea da, non bere funtzionaltasun guztiak, baita bere estetika ere, osagai bakar batean integratuta dauden. Era berean, sentsazio- eta komunikazio-funtzioak kapsulatzeko balio dezake, beharretara edo diseinu-eskakizunetara modu malgu, seguru eta fidagarrian egokituz.