top of page
  • Gogoa Mobility Robots

HANK-ekin probak egiten jarraitzen dugu

CEITekin batera, Eurobench proiektuaren barruan gure beheko gorputz adarren exoeskeletoarekin proba desberdinak egiten egon gara.



Probak ingurune ezberdinetan egin dira, hala nola: arrapalak, eskailerak, etab. Oso emaitza onak lortu dira, gure beheko gorputz adarren exoeskeletoaren moldakortasuna baieztatuz. Horrez gain, proben emaitzek ibiltzeko patroiak eta gizakiaren eta exoeskeletoaren arteko interakzioa hobetzen lagunduko dute.


Beste batzuetan kontatu dizuegun bezala, Eurobench proiektuak Europan sistema robotikoen lehen erreferentzia-esparru bateratua sortzea du helburu. Esparru honek enpresei edo/eta ikertzaileei roboten errendimendua probatzeko aukera emango die edozein garapen fasetan. Proiektua sistema bipedaletan zentratzen da batez ere, hau da, exoeskeletoetan, protesietan eta humanoideetan, baina beste robot-teknologiei ere zabalik dago.






bottom of page