- Gogoa Mobility Robots
BELK exoeskeletoaren probak amaitu ditugu Eurobench proiektuan
CEIT-ekin batera, BELK belauneko exoeskeletoa egoera ezberdinetan probatu dugu Eurobench proiektuari esker.


Eurobench proiektuak Europan sistema robotikoen lehen erreferentzia-esparru bateratua sortzea du helburu. Esparru honek enpresei edo/eta ikertzaileei roboten errendimendua probatzeko aukera emango die edozein garapen fasetan. Proiektua sistema bipedaletan zentratzen da batez ere, hau da, exoeskeletoetan, protesietan eta humanoideetan, baina beste robot-teknologiei ere zabalik dago.
Probak Eurobench-en instalazioetan egin dira, Getafeko Los Madroños ospitalean eta eszenatoki desberdinetan gainera: Experience, PEPATO eta STEP-by-STEP.

